GURE KIDE IZATEKO ARRAZOIAK
Elkartekide izatea erabakiz gero, hurrengo gaien inguruko informazio zabala jasoko duzu urtean zehar bidaltzen dugun 40tik gora zirkularren bidez:
- Administrazioen diru-laguntzak
- Finantza-erakundeen eskaintzak
- Lege esparruko aldaketak
- Zerga-argibideak
- Osasun-argibideak
- Lan-argibideak
- Lege-argibideak
- Lan-hitzarmena
- Profesionalentzako ikastaroak
Sektoreko profesionalen lan-poltsa ere eskaintzen dugu. Gure eskolan trebatutako okin, saltzaile eta ikaslez osatutako zerrenda doan jartzen dugu behar duten kideen eskura.
Hobekuntza eta profesionalentzako teknika berrien ikastaro trinkoak, janarien manipulatzaile ikastaroak, eta abar ere antolatzen ditugu.
BESTE ERAKUNDE BATZUEKIKO HITZARMENAK
Hainbat enpresa eta entitaterekiko hitzarmenak ditugu bazkideen izapideak errazteko helburuz:
- Banca: Ecoembes, puntu berdearen zerga.
- Reale: Erantzukizun Zibileko Asegurua eta arioko asegutu berezitua.
- Didnova: Administrazioaren diru-laguntzen inguruko aholkularitza, kudeaketa eta jarraipena.