Bizkaiako Okinen Elkartea 1977ko ekainean sortu zen eta Bizkaian aritzen diren okintza, opilgintza edota pastelgintzako enpresariek osatzen dute.
Zehatzago esanda, gure bazkideen interes ekonomiko, sozial, kultural eta profesionalak babestu, kudeatu eta defendatzea da gure eginkizuna, guztioi dagozkigunak zein bakarkakoak izan, administrazioari begirakoak bereziki.
Horretarako honako ekintzak gauzatzen ditugu:
- Ogiaren kulturaren sustapena eta hedapena, okintzako produktuen kontsumoa bultzatuz.
- Enpresen berrikuntzari eta modernizazioari bultzada ematea.
- Bazkideen aholkularitza.
- Enpresarien, langileen eta langabeen lanbide heziketa.
- Administrazioa, enpresa eta lege arloko argibideak.
- Bizkaiko okintza lan-hitzarmena negoziatu eta sinatzea sindikatuekin elkarianean.
